AMAK taldeak erditu du beren lehen diskoa
NAIZ IRRATIA - Musikharia | naiz.eus - En podcast av Naiz Irratia

Kategorier:
Amaia Orexa, Maixa Lizarribar, Alaitz Telletxea eta Kristiñe Solano dira AMAK. Lau emakume, lau ama eta lau trikitilari. Duela bi hamarkada ezagutu genituen eta orain berriz ere elkartu eta diskoa kaleratu dute. Amatasuna ardatz hartuta, trikiti doinuek beste zentzu bat hartu dute AMAKen eskuetan.